XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1972. AZKOITIAK PALMARESA ESTREINATU ZUEN BERGARAREN AURKA

Boskarren ediziora arte itxaron behar izan zuen dituen hamar tituluetako lehenengoa irabazteko

1972ko edizioak txapelketa honetan jaun eta jabe izan den delegazioaren aurkikuntza egin zuen Herriarteko Txapelketarako, bere gora behera guztiekin, jakina.

Azkoitiak boskarren edizioaren zain egon behar izan zuen bere lehenengo garaipena lortzeko, alperrik galdu ez zuen aukera izan zen eta baita irabazi dituen hamar tituluetatik lehenengoa ere.

Urte honetan Urretxuko Mugak eman zuen profesionaletarako saltoa, lehentxoago egin zuten Martin Maiz irundar-nafarrak eta Arruabarrenak tolosarrak bezalaxe.

Hain juxtu ere Arruabarrena izan zen Bigarren Mailako Buruz-buruko Txapeleketaren irabazlea, finalean Arozena gainditu ondoren.

Irungo Arribillaga, palaria, ere urte honetan pasatu zen protesionaletara.

Juan Ignazio Retegi izendatu zuten Lehen Mailako Manomanistaren Txapeldun Lajos erretiratu ondoren.

Bi finalistak, Soroa, Oreja II.a, Piérola, Ogeta eta Nalda II.a ziren frontoira afizionaturik gehien eramaten zituzten pilotariak.

Herriarteko Txapelketara itzuliz, aurreko urteko edizioa bukatu bezain azkar, Federazioko eta Txapelketa-Batzordeko ordezkariak harremanetan jarri ziren parte hartzen zuten herrietako delegatuekin, txapelketa ospetsu hau hobetzen lagunduko zuten iradokizunak eskatu asmoz.

Kurpil Kirolak elkartea, Irungo ordezkaria, izan zen federazioaren deiari jarraituz ekarpenik gehien egin zuena.

Arautegia zen zenbait aldaketa eskatzen zuen puntuetako bat, eta alde horretatik eskaini zituzten irundarrek beren ideiak.

Garrantzi berezia eman zitzaion materialari, ikerketa sakona eskatzen duen gaur eguneko arazo larria, esan zuten irundarrek.

Kurpil Kirolak elkarteko buruek oso interesaturik agertu ziren Federazioa edota Batzordea izan zedila partidu edo kanporaketa bakoitzerako pilota-lote bat aurkezteko arduraduna.

Eskaera honi aurre egiteko FPGV-k garestiegiak eta handiegiak ziren pilota-loteak erosi behar zituen; honetan ere pentsatu zuten irundarrek eta erantsi zioten hori arazo bazen. aukera hori eman zitekeela final zortzirenetatik edota final laurdenetatik aurrera.